Urte berria
Enero 1st, 2008
Ziur aski gehienok ikusi duzue (nahi edo nahi ez) telebista egin hauetan. Programa ezberdinetan pasa den urteko laburpenak egiten saiatu dira bakoitzak nahi zuenari indarra emanez.
Denetarik ikusi ahal izan dugu. Papa berriaren diskurtsoak, politikaren joan etorriak, famatuen jaiak eta bizimodua, musika, zinema,… baina askotan etorriko dena aztertzea pasa dena gogoratzea baino hobeagoa da.
Urte berezia izango dela 2008 uste dut, bai pertsonalki, bai herri bezala. Pertsonalki politika aktibotik aldentzeak (kargu publiko bezala) egonkortasun bat emango dio niri bizitza profesional eta pertsonalari, familian ere berrikuntzak egon daitezke eta orokorrean zortea izango dugula uste dut.
Herri bezala hauteskundeak egongo dira. Iparraldean udal hauteskundeak, eta bertan Euskal Herria Bai plataformaren emaitzak garrantzitsuak izango dira. Hegoaldean Madrilgo hauteskunde orokorrak noraezean ipini dezake gure etorkizuna, dirudienez urrian erabakiko den etorkizuna.
Europa mailan Konstituzio berri bat atera nahi izango dute batzuek, Sarkozy indartsuago egongo da? Zer gertatuko da SPDrekin Alemanian? Eta Gordon Brown Britainia handiko Prime Ministerrekin?
Are gehiago: zelan bukatuko da Perdidos telesaila? eta Heroes-en hirugarren denboraldia? Egingo ote dute The IT crowd-en kapitulu gehiago?
Bilbao Basketek zer egingo du Espainiako Erregearen kopan? Exbasa Futbol Salak lortuko du bere igoera? eta futbolean? Aberrigintzan Futbol Taldeak galdutako denbora errekuperatuko du?
Galdera gehiegi ala? Zorionak y que algunos encuentre su sitio o les encuentre a ellos.
Categorías: Politika Orokorra-Politica General |



