Zune vs IPod

Atera da jada Appleen boterea kolokan ipintzeko aparatu berria. Microsoft orain dela gutxi (nahiz eta informatika munduan asko izan) erabaki zuen programetaz aparte bestelako produktuak sortu behar zituela.

ZuneIpod

Horretarako bi estrategia ezberdin hartu dituela dirudi. Lehena gure etxeetan aisialdi momentuan sartu, eta bigarrena profesionalki “hardware” egin. Hardware egiteko konpainiak erosi, eta etxeetan sartzeko joku-konsola bat sortu: Microsoft XBox.

Ez zaio txarto joan. Hasieran XBoxa oso ondo atera ez zen arren, PS3 eta Nintendoren atzerapenak bere XBox 360 merkatuan ondo kokatzeko denbora izan du. Orain gainera, Ipod boteretsua mehatxatzen du.

Bide luzea eta zaila izango du. Teknikoki nahiko antzekoak dirudite bai Ipod eta Zune. Ezezagunagoak diren Mp3-Mp4 irakurleak badaude merkatuan eta gainera hobeagoak ( Creative-rena adibidez), baina nire ustetan Ipodaren arrakasta komunitatean” datza.

Ez da soilik Ipod ona edo txarra den esatea, baizik eta Applek burutu duen marketing kanpaina benetako komunitateak sortuz. Komunitate hauek tresna eta bitxikeriak dute oinarri -orain Ipod nano berezi gorria atera dute-:

-Ikusi duzu nire ipodaren kutxatxo berria? eta kolorea?

- Bozgorailu berriak atera dira!

edo

- nik, korrikan aritzeko ipod nanoa.

Microsoften indarra jakinda ordea, ziur antzeko estrategia erabiliko duela, eta ia nork irabazi! Sukar kontsumista aguantatu baietz!

Leave a Reply